Kukuxumusu kamisetentzako eta beste zenbait oinarrirentzako diseinuak sortzen eta saltzen dituen enpresa nafarra da. Kukuxumusuk 1989an hasi zuen bere jarduera kamiseten kale-salmentarekin San Ferminetako festetan, eta horrez geroztik kultura korporatibo sendoko enpresa bezala finkatzen joan da, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz hazteko. Kukuxumusuren bi abagune nagusiak bere markaren gestioa eta aspektu ukiezinetan oinarritutako diferentziazioa dira.
Kukuxumusuk, SDV-Humanen laguntzarekin, 2011-2013 Plan Estrategikoa definitzeko balio izan duen hausnarketa estrategikoa burutu du. Prozesu honetan bere Gobernantza Eredua ere definitu da.