Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak arrantza sektoreko eta bere inguruko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta garapen iraunkorra bultzatzea du helburu. Honetarako, kalitatezko produktu eta zerbitzuak garatzen dituzten balio erantsiko arrantza enpresei laguntza ematen die eta gure ondare natural eta kulturalaren erabilera arrazional eta arduratsua bermatzen du.
SDV-Humanek egungo legegintzarako Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren Plan Estrategikoaren hausnarketa prozesuan parte hartu du. Prozesu honetan, sektorearen egungo egoeraren analisi eta diagnostikoaren definizioan balio-kateko agente anitzek hartu dute parte, ondoren Zuzendaritzak finkatutako helburuak lortzea ahalbidetzen duten lerro estrategikoak eta akzioak definitu direlarik.