Arama Berniztapenak egurrean aplikatzen diren tratamendu eta urezko bernizadura industrialak (kanporako eta barrurako zurgintza, lehio mixtoak) eskaintzen dituen enpresa arabarra da. Horretarako, kalitate altueneko produktuak erabiltzen ditu (gardenak, lakatuak, metalizatuak eta neurrira prestatuko koloreak ere bai) alor honetan espezialista den Renner enpresa italiarraren eskutik lortzen dituenak.SDV Consultores Aramarekin elkarlanean aritu da "Berrikuntza Agendak" programaren barnean, honela, berrikuntzaren alorrean bere Agenda propioa garatuaz. Modu honetara, aipatutako Agendaren garapenean burututako hausnarketak antolakuntzarekin, prozesuekin, merkatuekin eta produktu/zerbitzuekin erlazionatutako alorretan akzio berritzaileak definitzea ahalbideratu du. Aldi berean, aipatutako lau berrikuntza arlo hauetan modu sistematiko batetan berritzeko oinarriak finkatu dira.