gure esperientzia zure zerbitzura
Zer eskaintzen dugu - Antolaketa eta Etengabeko Hobekuntza
Antolaketa eta Etengabeko Hobekuntza azpimenuan sartzeko gezia
BARNE MARKETING PLANA
Zer da?
Barne marketing plana sakonean egindako azterketa batetik abiatzen da. Azterketa horretan barne bezeroen (langileen, lankideen, akziodunen...) nahiak, eskariak eta igurikimenak aztertzen dira. Abiapuntu horretan egoten dira enpresak (edo bere zerbitzu orokorrak) dituen mugak eta potentzialtasunak ere. Muga eta potentzialtasun horiek enpresak bete beharreko helburu batzuk definitzeko eta helburu horiek lortzen lagunduko duten estrategiak diseinatzeko (segmentazio estrategia, kokapen estrategia, produktu eta zerbitzu estrategia, etab.) izaten dira.

Zertarako balio du?
Barne marketing plana erabilgarria da, besteak beste:

- Barne bezeroen segmentuak bereizteko eta horien beharrak eta igurikimenak hautemateko.
- Enpresak (edo bere zerbitzu orokorrak) hartu beharreko kokapena finkatzeko.
- Enpresak (edo bere zerbitzu orokorrak) eskaini beharreko produktuak/zerbitzuak zehazteko, segmentu bakoitzaren ezaugarriei egokituta.
- Barne komunikaziorako bideak definitzeko.


Nola lagun diezazukegu?
SDV Elkartea-en zure enpresaren marketing plana egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasura egokituta.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Antolaketa eta Etengabeko Hobekuntza azpimenuan sartzeko gezia
ANTOLAKETA AZTERKETA
Zer da?
Antolaketa azterketa batek honako alderdiak tratatzen ditu, besteak beste: enpresaren antolakuntza egituraren azterketa, funtzioen banaketa, prozesuak, zuzendaritza estiloa, barne komunikazioa, etab. Eta alderdi horiek hobetzeko bideak aurkitzea izaten da helburua.

Zertarako balio du?
Antolaketa azterketak erabilgarriak izan daitezke:

- Enpresak gai honetan duen gaur egungo egoeraren diagnostiko profesionala eta objektiboa lortzeko.
- Oro har erakundearen eta, bereziki, bere arlo / funtzio bakoitzaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko.


Nola lagun diezazukegu?
SDV ElkarteaSDV Elkartea-en zure enpresaren antolaketa azterketa egiten lagun diezazukegu:

- Zure enpresak gai honetan duen egoeraren diagnostikoa eginda.
- Azpimarratu beharreko funtsezko alderdiak hautemanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Antolaketa eta Etengabeko Hobekuntza azpimenuan sartzeko gezia
FUNTZIOEN ESKULIBURUA
Zer da?
Zure enpresan ez al daude funtzioak argi mugatuta? Ez al da oso modu egituratuan lan egiten? Ondorioz, gainjarpenak eta disfuntzioak egoten al dira?
Enpresako organo, sail eta lan talde bakoitzaren zeregina eta funtzioak argi eta garbi zehazten lagun diezazukete antolaketa azterketek enpresaren organigrama definituta.

Zertarako balio du?
Funtzioen eskuliburua erabilgarria izan daiteke:

- Arlo funtzional bakoitzeko pertsonen funtzioak eta erantzukizunak mugatzeko.
- Arlo funtzional bakoitzaren jarduera modua egituratzeko.
- Erakundearen koordinazioa errazteko.
- Jarduera funtzionalen jarraipena errazteko.
- Eta, azken batean, antolakuntza mailako eraginkortasuna hobetzeko.


Nola lagun diezazukegu?
SDV Elkartea-en zure enpresako funtzioen eskuliburua egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasura egokituta.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Antolaketa eta Etengabeko Hobekuntza azpimenuan sartzeko gezia
MERKATARITZA BERRANTOLAKETA
Foto decorativa Zer da?
Merkataritza berrantolaketa hausnarketa prozesu sakona da. Egungo merkataritza jardueraz hausnartzen da hobetzeko alderdiak identifikatzeko eta jarduera plan bat definitzeko.

Zertarako balio du?
Merkataritza berrantolaketa prozesuak erabilgarriak dira:

- Enpresak gai honetan duen egungo egoeraren diagnostiko profesionala eta objektibo lortzeko: merkataritza politika, artatzen den bezeroen tipologia, erabilitako kanal motak, eremu geografikoak, salmenta aurreko eta ondorengo zerbitzuak, merkataritza egitura, ordezkaritzak, ordainsari sistema, merkataritza taldearen prestakuntza eta trebakuntza, etab.
- Merkataritza jardueraren alderdi kritikoak eta funtsezko puntuak eta hobetzeko aukerak ezagutzeko.
- Merkataritza helburuak lortzeko eraginkortasuna eta efizientzia ziurtatzeko.


Nola lagun diezazukegu?
SDV Elkartea-en zure enpresako merkataritza berrantolaketan lagun diezazukegu:

- Enpresak gai honetan duen egoeraren diagnostikoa eginda.
- Azpimarratu beharreko funtsezko alderdiak hautemanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Elkartea  |  Legezko Oharra  |  Foro SDV Elkartea