gure esperientzia zure zerbitzura
Zer eskaintzen dugu - estrategia korporatiboa eta nazioartekoa
Estrategia korporatiboa azpimenuan sartzeko gezia
PLAN ESTRATEGIKOA
Zer da?
Plan estrategikoa da enpresaren planifikazio prozesuko funtsezko tresna. Enpresaren helburuak epe luzera definitzen ditu, baita helburu horiek lortzeko estrategiak eta dagozkien ekintza planak ere erantzuleak eta betetzeko epeak ezarrita.

Zertarako balio du?
Plan estrategikoa oso tresna erabilgarria da:

- Etorkizuneko proiektu sendoa, finkoa eta ilusiozkoa definitzeko.
- Epe luzera helburuak finkatzeko, helburu horiek lortzeko konpromisoa hartuta.
- Enpresa plan baten arabera kudeatzeko eta ez merkatuko gorabeheren arabera.
- Enpresako guztiok banatu behar ditugun erantzukizunak definitzeko.

Nola lagun diezazukegu?
SDV Elkartea-en zure enpresako plan estrategikoa egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasu zehatzera egokituta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Estrategia korporatiboa azpimenuan sartzeko gezia
ALIANTZA ESTRATEGIKOAK
gure esperientzia zure zerbitzura Zer dira?
Aliantza estrategikoak enpresa-kooperazio formulak dira. Horien bidez bi enpresa edo gehiagok baliabideren bat banatzea adosten dute beraien borondatez. Baliabide horrekin garatutako estrategiari esker, aliantzako kideentzako abantaila lehiakorrak lortzen dira.

Zertarako balio dute?
Aliantza estrategikoak batez ere erabiltzen dira enpresa batek merkatu berrien (jatorrizko tokiarekin zerikusirik ez duten inguru ekonomikoan, politikoan, legalean eta soziokulturalean) edo produktu berrien (arrakastarako giltzarri desberdinak dituzten sektoreen barruan) garapen estrategia hasten duenean.
Baina aliantza estrategikoak beste arrazoi garrantzitsu batzuengatik ere egin daitezke, finantzarekin, teknologiarekin, merkataritzarekin... zerikusia dutenak.

Nola lagun diezazukegu?
SDV -en aliantza estrategikoen prozesuetan lagun diezazukegu:

- Balizko aliatuak identifikatuta.
- Bateratutako proiektua definituko duen hausnarketaren buru izanda.
- Intentzio-akordioaren protokoloa eginda.
- Proiektuaren bideragarritasuna aztertuta.

Estrategia korporatiboa azpimenuan sartzeko gezia
BIDERAGARRITASUN PLANA
Zer da?
Tresna horri esker, negozio edo jarduera berri baten bideragarritasuna azter daiteke. Horretarako honako zedarriak egiten dira:

- Aztertu behar den jardueraren definizioa.
- Merkatuaren azterketa (eskaria eta konpetentzia).
- Produktua-merkatua binomioen definizioa.
- Proiektu tekniko-produktiboa.
- Egitura antolatzailearen definizioa.
- Inbertsioak eta gastuak finkatu.
- Azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Zertarako balio du?
Bideragarritasun planen bidez arriskuak gutxitu egiten dira; izan ere, negozio berri bat sortzean edo jarduera berri bat garatzean arrisku enpresariala egoten baita.

Nola lagun diezazukegu?
SDV Elkartea-en zure enpresaren bideragarritasun plana egiten lagun diezazukegu:

- Metodologia zure kasura egokituta.
- Hausnarketa saioetako buru izanda.
- Gure esperientzia banatuta.
- Saio bakoitzeko lan dokumentuak eta amaierako txostena eginda.

Estrategia korporatiboa azpimenuan sartzeko gezia
ZUZENDARITZA AHOLKATU
Zer da?
Zure enpresako zuzendaritza aholkatzen dugu erabakiak hartzerakoan honakoekin lotutako alderdietan:

ESTRATEGIA KORPORATIBOA:
- Hazkunde estrategia
- Merkatuen lehenespena
- Negozioen lehenespena
- Lehia estrategia
- Estrategia funtzionalak
- ...

MARKETING ESTRATEGIA:
- Produktuen lehenespena
- Segmentazio eta kokatze estrategiak
- Leialtze estrategia
- Marketing mix-a
- ...

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA:
- Komunikazio helburu diren publikoak
- Erabili beharreko bitartekoak
- Igorri beharreko mezuak
- ...

Zertarako balio du?
Zure enpresako zuzendaritza aholkatzea erabilgarria izan daiteke:

- Zure inguruko erronkei eta aukerei aurre egiteko, enpresan dauden baliabideak aprobetxatuta.
- Erabakiak hartzeko barne prozesuetan endogamia gutxitzeko.
- Zure erakundearen enpresa kudeaketa hobetzeko SDV Elkartea-ko taldearen ezagutzen eta esperientziaren bidez.


Nola lagun diezazukegu?
SDV Elkartea-en zure enpresaren zuzendaritza aholka dezakegu:
- Aholkatu beharreko gaia ulertuta.
- Ikuspuntuak kontrastatuta.
- Antzeko egoeretan dugun esperientzia eskainita.
- Erabakiak hartzerakoan zuzendaritza babestuta.
Eskubide guztiak erreserbatuta © 2005 SDV Elkartea  |  Legezko Oharra  |  Foro SDV Elkartea