Goiburuan honakoak daude:
- SDV Consultores-en logotipoa. Goiburu horrek web guneko edozein tokitatik orri nagusira (home) bideratzen zaitu.
- Hizkuntza hautatzekoa eta erabilerraztasun orrirako esteka.
- Eguneratutako data eta SDV Consultores-en aldizkari elektronikoan izena emateko esteka.
Web guneko orri guztietan (hizkuntza hautatzailean eta orri nagusian edo home delakoan izan ezik) bi esteka jarri dira kode irakurterrazekin ikusteko ezintasuna dutenentzat. Bi esteka horien bidez zuzenean sar daiteke ezkerreko nabigazio menura (goiburutik igaro gabe) edo atal zehatz bateko edukiaren garapenera joan daiteke. Horri esker, irakurtzeko softwarea erabiltzen dutenek orri bakoitzean errepikatzen diren elementu guztiak irakurri beharrik ez dute menu nagusira edo orri bateko edukira iristeko.
Gorputza edo garapena deitzen diogu webaren erdiguneari, menuan zehaztutako atal bakoitzaren testu argitzaileak dauden eremuari.
Behealdeko barra edo 'oina' da web orria ixten den tokia. Horregatik ditu copyrighta eta lege oharra bezalako elementuak
Baina goiburuan egin dugun bezala, hemen ere jarri dugu nabigazioko menu nagusirako esteka bat irakurtzeko softwareak dituzten erabiltzaileak errazago sar daitezen.
Azkar sartzeko tekla horiek erabiltzeko, Microsoft Windowsen oinarritutako sistemetan teklen konbinazio hau erabiltzen da: ALT + azkar sartzeko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+azkar sartzeko tekla + ENTER tekla (Internet Explorer 5 edo gehiagokoetan)
Azkar sartzeko teklak Operan aktibatzeko: Maiuskulen tekla + Esc.
MacOS sistema operatiboan oinarritutako sistemetan, CONTROL + azkar sartzeko tekla erabil daiteke
q: joan zer ematen dugu atalera.
n: joan gure erreferentziak atalera.
o: joan zer eskaintzen dugu atalera.
c: joan nola egiten dugu lan atalera.
u: joan nor gara atalera.
t: joan harremanak atalera.
Web honetako esteka gehienek title atributuaren bidezko deskripzio bat dute. Era berean, irudi guztiek deskripzio labur bat dute alt atributuaren bidez.
Web gune honek teilakatutako geruzak eta estilo orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioa ikustezko moduan formateatzeko. Edukia eta aurkezpena banatu egin dira, horri esker, ingurune desberdinetatik sarbidea izatea eta egoki ikustea ziurtatu dira. Letra tamaina erlatiboak erabili dira, erabiltzaileek eta beraien nabigatzaileetako testu-aukerek konfigura ditzaketenak. Web gune hau egoki ikusten dela egiaztatu dugu nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 5.5 eta gehiagokoetan, Opera...), plataformen, ekipoen eta konfigurazioen bertsio desberdinetan.